gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 20, larunbata

 

select * from iglesias where id = '292'

AZITAINGO ANDRE MARIA

Irudia

Oinplano errektangularra eta kanpandorre txiki batez garaituriko lau isurkiko estaldura dituen baseliza txikia.
Fatxada nagusi osoa betetzen duen arkupeak hiru erdi-puntuko arku beste zulorik ez du, bat aurreko horman eta beste biak albokoetan. Arkupe horretatik sartzen da elizaren barrukaldera, dobelarrizko erdi-puntuko arku bat igaroz.
Ermita honi buruz XVII. mendea baino lehenagoko daturik ez badugu ere. Unzuetako dorrearen hurbil egoteagatik (dorre horri lotuta egon izana litekeena da) eta bere zurezko egituran antzeman daitezkeen aztarna batzurengatik Erdi Aroko jatorria duela esan genezake.
Erreforma handiak egin zizkioten XVIII. mendean, horien artean arkupearen eraikuntza azpimarratzekoa delarik.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zurezko egitura kutsugabetzea eta insektu xilofagoen erasoaren kontrako tratamendua, konponketa batzuk estalduran eta landuriko irudiak zaharberritzea, horien artean ezaguna den bizarrik gabeko Kristoa gailentzen da.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana: 1.500.000 pta.
1990eko Plana: 1.500.000 pta.


EIBAR

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net