Eraikin exentua, 1930ean Aizpurua arkitektoak eraikia, arkitektura arrazionalistaren prototipoa zen ontzi-arkitekturaren ildotik. Kontxako pasealekuan kokatua dago eta kasinoaren eraikinarekin eta alde zaharreko arkitekturarekin kontrastea egiten du. Maisulan bat da, arkitektura arrazionalistaren adibide onenetarikoa.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko abenduaren 26ko 288/2000 Dekretuaren bidez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Aurrealdeko zurezko panelatua bere onera ekartzea, kanpoko kabina kentzea eta, kanpoan, mendebaldean dagoen eskailera irekitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2001eko Plana: 3.000.000 pta.