gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '290'

SAN ANDRES

Irudia

Eliza honi buruzko lehen aipamen ezaguna 1267ko dokumnetu batean aurkitzen dugu. Honen arauera Alfonso El Sabiok ematen dio Juan Lopez de Ganboa, Elgoibarko Olaso sortetxekoari, zenbait "monastegi", eta hauen artean Eibarko San Andresko hau ere.
Bere antzinatasuna baieztatzen du baita ere, portada nagusiko horma-ziskuan gordetzen zen San Pedroren irudiak; hondar harrian egindako taila da, urte haietako ezaugarri duina.
Egungo eliza eraikitzeko lanak, berriztatze lanak beraz, 1532 edo 1533 urteetan edo hasi ziren, 1540ko dokumentu batek dioenez "badira zazpi-zortzi urte eliza hori... berriro egiten hasi zirela, zutabe berriekin, lehenago zena zabalduz edo luzatuz... hiru nabe eta kapera egiteko".
Obretan Gabriel de Ubilla eta Martin de Iñarra hargin masiuek hartu zuten parte, eta 1547an amaitutzat jo ziren.Garai hartan elizak hiru nabe zituen, baina kapera nagusia edo aldare aurrea gaur dagoen lekuaren kontrakoan zegoen.
1603 urtean eliza handitzea erabaki zen gurutzadura eta abside edo aldare nagusia gahituz, norabidean aldaketa gertatu zelarik. Lana egin zen Hernando de Loidi hargin maisuaren traza jarraituz, honek zuzendu zituen lanak hil zen arte, eta Miguel de Garaizabalek jarraitu zion. Hau 1617an hil zen.
Obraren arduradun bezala Diego de Eguiguren harginmaisuak jarraitu zuen. Traza berri bat emana zuen Juan de Aguirrek, Irungo konstruktore maisuak.
Diego de Eguiguren lanean aritu zen garaikoa daiteke korua eta ekialdeko portadaren irekitzea.
Kapera eta dorrearekin osatu zen eraikuntza Francisco de Isasi jesuita eta ingenieriaren planoen arauera eta gaur ezagutzen dugun bezala eman zen amaitutzat.
Aldare nagusiko erretablo ederraren lanak, dirudienez Andres de Araoz-ek hasi zituen, 1563an, hau hiltzean Juan de Araoz bere semeak jarraitu zuelarik. Erretabloa 1587an amaituta zegoen.
Altura berdineko hiru nabez osaturiko eliza, erdikoa albokoak baino zabalagoa duela, abside poligonal batean luzatuz erdikoa eta angeluzuzenetan albokoetakoak.
Albo-nabeak zabalagotu egiten dira hirugarren atalean, gurutze latinezkoaren itxura hartzen duen oinplnao bat eratuz.
Hastialean kontserbatzen da oraindik jatorrizko zortzialdeko absidea.
Nabeak, fuste zilindriko eta kapitel korintiozko koloma klasiko lerdenetan irotzotzen diren gurutze-gangekin estaliak daude.
Hegoaldetik, arku zorrotzeko ate handi bat dago, gaur egun takatua, bigarren atalaren parean. Iparraldean, berriz, erdi puntuko arkuarekiko portada errenazentista aberats bat doa; eta honen gainean, oinazpiko txiki bat duen nitxo bat, egun ez dagoen irudiren bati babesa emateko.
Dorrea elizaren oinaldeko izkinetako batean kokatua dago.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiak berritzea, barnealdea apailatzea eta erretablo nagusia eta albo-aldareak garbitzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 10.000.000 pta.
1986ko Plana: 2.000.000 pta.


EIBAR

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net