gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2025ko urtarrilak 3, ostirala

 

select * from iglesias where id = '414'

EZTENAGATORRE

Irudia

Aintzinako dorretxea, orain baserri bihurtuta. Oinalde lauangeluarra, hiru oin altu eta bi isurkiko estaldura.
Dobelarri handiz eginiko erdi-puntuko portada, armarri txikia eta bola batzuez apainduriko leihate mistilineoa fatxada nagusiaren ardatzean. Bestelako baoak ere baditu oraindik eraikin horrek: erdi-puntukoak, konopialak, gezi-leihoak,... e.a., bai irekiak eta bai itxiak ere.
Eztenaga leinua Idiazabalgoa ezezik Gipuzkoa osoko leinu handienetakoa ere bazen Erdi Aroan.
Ez da harritzekoa, bada, toki estratejikoan jarritako dorretxea, oraindik zutik dagoen kapera partikularra ondoen zuena, eduki izana.
Antzineko dorretxe hori XV. Mendearen bukaera aldera edo XVI.aren hasieran jauregi bihurtuko zuten, noski, eta azkenik, baserri.
XX. mendearen hasieran nozitutako erreketa eta erreketaren ondoko berreraikuntza zirela-eta, bizitzen altuerak aldatu egin ziren eta, horren ondorioz, jatorrizko bao batzuk itxi eta beste berri batzuk ireki egin ziren, fatxadan antolaketa erabat aldatuz.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura eta fatxadak konpontzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana: 1.300.000 pta.
2009ko Plana: 32.300 €

IDIAZABAL

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net