gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 21, larunbata

 

select * from iglesias where id = '82'

SAN JOAN BATAIATZAILEA

Irudia

Dokumentuek frogatzen dutenez, XV menderako eraikita zegoen eliza hau.
Bestalde oraindik gordetzen dituen arrasto arkitektonikoengatik, hala nola nabearen sostenguen ezaugarriak, tenpluaren aurrkaldeko Leihate gotiko tankerakoa, sarrera bezala erabiltzen den portada dobelatua, etabar, uste da egungo eliza XV mendearen amaieran hasi zireal eraikitzen, XVI mendearen erdialdean amaituz.
Agian arrazoi horregatik ez dago eliza honen eraikuntzari buruzko daturik, parrokietako liburuak XVI mendearen erdialdera hasi bait ziren egiten.
Honela, badago errezibo bat zeinaren arauera Pierres Picart eskultoreari Anoetako elizak ordaindu zion 1588 urtean eta honek adierazten du eraikuntza lanak amaituta zeudela, eskultore honek egin bait zituen bi aldamenetako erretabloak.
Eraikuntza XVIII mendean osatu zen dorrearen eraikuntzarekin, bien bitartean portikoa, neoklasiko itxurakoa, XVIII mendearen amaieran edo XIXaren haseran eraiki zutenaren susmoak daude.
Dorreak duen erakin itsusi batean, erlojuaren makina gordetzen da; XX mendeko haseran egina izan daiteke, 1915 urteko argazkietan ageri bait da.
Saloi-oinplanoko elizatxoa, nabe bakar eta zortzialdeko absidearekin. Dorrea, oinplano lauangeluarreko, tenpluaren atzekok parteari eratxekia dago, non bi koru altu aurkitzen bait dira.
Nabea bi atalekoa du eta gurutze-gangekin estalia dago, hauen nerbioak hormei eratxekitako harroin eta kapitel gotikoekiko koloma-baletatik abiatzen direla.
Murruek, harlanduzkoak eta kanpotik kontrahormez hornituak izaki, trazeria gotikozko leihate zorrotz bat erakusten dute burualdean, eta erdi-puntuko arkuzko bao errenazentistak alboetan.
Eliz ataria ebanjelioaren aldean kokatzen da eta harrizko karelen bidez elkartutako sekzio karratuko habeek eusten diote. Tenplurako sarrera erdipuntuko arkuan dobelatutako portada batetik egiten da.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Barneko paramentu bertikalak eta gangak saneatzea eta garbitzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1986ko Plana: 1.000.000 pta.


ANOETA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net