gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko maiatzak 4, larunbata

 

select * from iglesias where id = '56'

SAN MARTIN

Irudia

Eliza hau XVI. mendean egiten hacia da, lehenago -1350erako gutxienez- eliza gotiko bat zegoen toki berean; nabe bakarra eta abside poligonala ditu eta kanpoan hormabular sendoak.
Elizako Lanen Liburuan egeri denez, 1596an Domingo Legarrak eliza eraikitzeko lanak zaintzen eta lanerako jarraibideak ematen zituen. Urte horretan bertan, Martin Gereta eta Martin Buzelaga harginak burualdeko lanak egiten ari ziren, Liburuak dioenez, eta, garai beretsuan, Alkizako Anbrosio Bengoetxea eskultoreak aldare nagusiko sagrario erromanista ederra egin zuen.
Dirudienez, XVII. mendearen hasieran nabea bera bukatua zegoen, baina hormak indartzeko hormabularrak eta kanpandorrea mende horretan zehar egin ziren, Migel Abariak 1671n egindako trazadurari jarraiki. Lan horietan Ignazio Bergerandi hargina ibili zen. Dorrea egin zen garai berean egin zituzten sakristia Pedro Beroiz Zabalak eta ataria Martin Sarobe eta Juan Bautista Irazusta arotzek eta Juan Roteta maisuak.
XVIII. mendena, 1724an Migel Irazusta alkizarrak erretaula nagusia egiteko ardura hartu zuen eta geroago alboetakoak gitekoa. 1770ean Manuel Alkizalete urreztatzaileak 1.387 erreal hartu zituen mukuluak estofatu eta Kristo bat haragizkotzeagatik, eta 1776an Joseph Quintanak erretaula nagusia eta alboetakoak urreztatzeari ekin zion 43.012 errealen truke. Azkenik, Joseph Etxeberriak San Jeronimo eta San Agustinen irudiak tailatu zituen erretaula nagusirako.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura konpontzea, zurezko egitura bere horretan utziz, dorrean konponketa batzuk egitea eta erretaulak errestauratzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1998ko Plana: 5.000.000 pta.
1999ko Plana: 11.000.000 pta.
2000ko Plana: 8.000.000 pta.


ALKIZA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net