gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko uztailak 27, larunbata

 

select * from iglesias where id = '291'

ARRATEKO ANDRE MARIA

Irudia

XIII mendean data daitekeen Andre Mariaren tailari lotzen bagatzaizkio, Arraten, XIII menderako ermita bat bazegoela pentsa genezake.
Lehenengo aipamen idatzia, ordean, 1458 urtean kokatu beharra dago, hasierako ermita hura desagertu egingo bait zen seguraski, edo haren lekuan Santutegi berria eraiki, XVI mendearen bigarren erdi aldera.
1563ko martxoaren 2an, Maiordomo eta Kofradeen eskariari erantzunaz, Pio IV Aita Santuak Arrateko Ama Birjinaren eguna Abenduaren 8an ospatzeko baimena eman zuen. Gertaera honek Santutegiaren bizitzan eragin handia izango zuen noski, erromesen kopurua asko handitu bait zen.
Goian aipatu dugun data horretatik aurrera erabaki bide zen tenpluaren berritze lanak egitea, 1577 urtean jasotzen bait dira lanak burutzeko lehenengo eskaintzak.
Badirudi 1583an amaitu zirela, eta oraindik aspaldi ez dela aurkitu den murala 1590 burutua dela.
1670ean dorrea bota eta berri jaso zen eta 1740ean erortzeko zorian zegoen. Azken gerratean nozitutako kalteen ondoren 1941ean berritu zuen.
1969tik aurrean Santutegian errestaurazio lan garrantsitsuak burutu dira, gaur egun bukatzeko zorian daudenak.
Oinplano angeluzuzeneko nabe bakarreko landa-eliza, oso luzatua, zortzialdeko absidearekin.
Zurezko apaindurazko sabai batek estaltzen du nabea. Arrateko Andra Mariaren irudia aldare nagusian dago, eta Ignazio Zuloagaren lau fresko ditu bi aldetan.
Dorrea, lauangeluarra, elizaren oinaldean doa, berorri erdiparean erantsita. Tenpluaren alboetako batean luzatzen diren kolomaz sostengaturiko aterpe zabal batek inguratzen du.
Murruak harlangaitzezkoak dira, kanpoko kontrahormekin.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Fatxadak tratatzea, atariaren teilatua berritzea, hodi eta zorrotenen konpontzea eta tenpluaren barne apailatzea eta erretaulu nagusia eta pinturak errestauratzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 2.000.000 pta.
1986ko Plana: 9.750.000 pta.
2004ko Plana: 30.000 €


EIBAR

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net