Alde guztietatik libre dagoen eraikin trinkoa, oinplano errektangularra eta bi isurkiko estaldura dituena. Bi oin eta erdisotoa. Manposteriazko hormak, silarrizko eskantzuak dituztela. Armarri txikia fatxada nagusian.
Zurezko egituraren zenbait xehetasunengatik, bait armarriaren neurri txiki eta bere itxurarengatik ere, baserri honen jatorria XVI. mendean dagoela esan dezakegu.
Garai batean komenturako erabilia izan zelako tradizioak oraindik dirau. Horri buruz hauxe esan daiteke: XVIII. mendearen bukaera aldera arte eraikin hau monjeena izan zela dioen dokumentua bai omen dagoela.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura konpontzea, gaur egun duen zurezko egiturari ahalik eta gehien eutsiz.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990eko Plana: 2.500.000 pta.