1625 urtean, Lope de Isastik Gipuzkoako elizaldeen zerrenda osatezerakoan Anduagako Santa Luzia aipatzen du Ormaiztegiko Alegin kokatzen du, Areriako Alkatetza Nagusiaren legepean.
Eliza honen kondarra izan daiteke, XVI mendean kokatu daitekeen portada gotikoa arku zorrotzean dobelakin.
Tenplu txiki honek denboran zehar aldaketa asko izan ditu. Honela, erdi-puntuko arkudun sarrera lauangeluar txikiak eta bere gainean dagoen dorreak modernoak dirudite.
Anduagako Santa Luzi auzoan XVIII menderarte azoka aipu handikoa ospatzen zen, geroago Urretxun ospatzen zena; gaur egun Zumarragan dauka jarraipena, Abenduaren 13an Santa Luzi egunean ospatzen den ganadu ferian.
Anduagako Santa Luzi 1931 urtean herri peregrinazio jendetsuen testigu ere izan zen, ustez Ezkioko Amabirjina agertzen zelako.
Oinplnao angeluzuzen eta nabe bakarreko landa-eliza, harlangaitzeko murru eta bi isurkiko estalkiarekin. Albo batetik sartzen da bertara, dorrearen oinarritza egiten duten erdi-puntuko arkuekiko atari lauangeluar batetik zehar. Dorrea ere harlangaitzezkoa da, estalki piramidal batek erramataturik. Dorrearen gorputzaren albo banatara -erdiparean aurkitzen bait da hau-, bi aterpe txiki daude zurezko egiturekin.
Tenpluaren oinaldean, dobelazko arku zorrotzean egindako portada gotiko bat kontserbatzen da.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Konponketak estalkiaren egituran, barneko pareten eta sabaien apailamentzea eta erretabloaren garbitzea eta errestauratzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1984eko Plana: 1.500.000 pta.