Eraikin handi eta interesgarri bat da. Kanpoko hormak harlangaitzezkoak dira, zati batzuetan luzituak, eta fatxada nagusiaren ezker aldean zurezko egitura zati bat dauka. Sarrerako bi bao ditu oraindik, harlanduzko ertzak dituztenak, batak puntu erdiko arkua du, eta besteak arku errebajatua giltzarri nabarmenduarekin. Barruan, jatorrizko zurezko egitura egoera onean dauka, behetik gorainoko pieza bakarreko pilareekin.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Fatxadako hormak sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2003ko Plana: 3.000 €