Berriatua dorretxea "Sulengua" izenez ezagutzen dute guztiek herrian. Kaleko dorretxe bat da, jatorriz ertarokoa. Orduko ezaugarri arkitektoniko nagusiak gorde ditu gaur arte: arku zorrotzeko ateak, leihate erdibituak, modiloiak, eskailera kanpotik, alboko hormari itsatsita, etab.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1964ko urtarrilaren 17ko Ebazpenez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Kanpoko eskailera konpontzea eta estalkia zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1992ko Plana: 350.000 pta.
2006ko Plana: 18.000 €