gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 23, asteartea

 

select * from iglesias where id = '312'

SAN MIGEL

Irudia

San Migel toponimoa, ermita kokaturik dagoen nakazari auzoari dagokiona, zenbait autoreren ustez, San Pedro auzotik pasaz Arrateko Santutegira eramaten zuen Santiagora zihoan bide bat igarotzen zen leku posiblea litzateke.
Hau dela eta, beste garai batean egon zitekeela pentsatzen dugu, bertan ikus bait ditzakegu Markinarako errepidearen ondoan dagoen santutxo txiki bat eta lurrean sartutako harri bitxi bat. Harri hau egungo ermitatik pauso gutxitara dago eta sarrerako atearen ondoan dagoen ur bedeinkatu ontziak dituen bezalako gurutze bitxi batzu dauzka bere aurpegietako bitan grabaturik.
Murugarren eritziz egungo erikuntza 1845ean jasoa izan zen eta itxuraz behintzat ez dirudi askoz zaharragoa izan litekeenik.
Urte batzu geroago, 1852ean, San Migel auzoko biztanleek parroki kategoria eskatu zuten ermita honentzat, eskaera hau, ordea, ez zen onartua izan.
Geroago ermitaren fatxadetakok biri beste eraikin batzu erantsi zaizkio, lehen eskola gisa eta orain elkarte baten gisa erabiltzen direnak. Horren ondorioz ermita ia erabat estalirik geratzen da, eraikin erlijioso bat dela igartzea ere zail izanik.
Oinplano angeluzuzenekok landa-eliza txiki bat da hau, bere erdiko partean abside angeluzuzen batean luzatzen dena.
Habez eta ageriko zurezko dornaduraz osaturiko sabal lau batek estaltzen du nabea.
Koru zabal bat dago, zurezko egiturazkoa hau ere, nabearen luzera osoan bi albobesotan luzatzen dena.
Tenplurako sarrera, berorren oinaldean dagoen zurezko euskarrizko aterpe batek estalitako ate dinteldu sinple batetik egiten da.
Murruak harlangaitz zarpeatu eta pintatuzkoak dira, eta estalkia bi iruskikoa, kanpandorre nahiko moderno batek errematatzen duela.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiaren konponketa eta tenpluaren barneko paramentuen apailamendua.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 1.000.000 pta.


ELGOIBAR

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net