gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 6, ostirala

 

select * from iglesias where id = '313'

SAN PEDRO

Irudia

Gure ermita gehienetan gertatzen den bezala alegia, erreferentzia idatzi oso gutxi ezagutzen direla. San Pedro ermitaren ustezko historia harrietan irakurri beharko dugu, harriak begi bistan bait daude bertan burutzen ari diren berrikuntza lanen ondorioz.
Bere hormetan, ondo bereizitako hiru eraikuntza garai ikusi daitezke.
Lehen garaian, Erdi-Haroaren erdi aldeari legokioke, oinplano laukizuzendun tenplua izango zen eta bere hormak harlangaitz zakar antzekoan egin ziren. Ate handi dobelatuak erdi-puntuko arkukarekin, eta bao txikiak arku konopialean, XVI mendearen hasieran kokatzen gaituzte.
XVI mendean, elizak handitzeko joera jarraituaz, poligonal forman eginda dagoen egungo absidea gehituko zitzaion, hormak harlanduan kanpokaldeko zurkaitzekin eraikiaz. Garai hartan bost aldare izango zituela uste da, nagusia San Pedrori eskainia eta aldamenetakoak Santiago eta Santa Agedari. Bost aldareek agirian uzten zituzten horman zatietan santa eta santuen gorputz osoko pinturak egin ziren, 1742 urtean Francisco de Arana maisuak berritu zituenak.
Uste da ermita honetako erretablo interesgarria, gaur desagertua dagoen Elgoibar antzinako Frantziskotarren Komentukoa izan zela.
Azkenik, dorrea XVIII mendena eraikiko zen, ongi landutako kare-harria eta erdi-puntuko arkuekin. Aurrerago elizari eskola bezal erabili zen etxetxo bat erantsi zitzaion. Etxetxo hau, gaur egun egiten ari diren berrikuntza lanen hasieran lurrera bota zuten.
Oinplano angeluzuzeneko eta abside poligonalezko landa-eliza nabe-bakarra.
Nabearen sabaia zurezko dornadurarekin estalia dago; laua da hau erdiparean eta gero jaitsi egiten da alboetan, murruekin aurkitzeko. Absidean, ganga-moduko hau aberatsagoa da, apaindura nahiko interesgarria erakusten du eta.
Presbiterioa jaso du eta nabetik zurezko kalostra sinple batek banandua. Bien arteko desnibela zurezko maila batzuekin salbatzen da erdiparean.
Korua daraman oinaldean, albo banatarako luzapen txiki batzuekin.
Ermitara sartzeko ebanjelio aldetik egiten da, zurezko egiturazko atari batek babesturiko ate sinple batetik.
Dorrea ermitaren oinaldean kokatzen da, izkina batean. Eta berorri erantsita, berriz, frontoi bat doa.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiaren zurezko egituraren sendapena, kanpoko murruen sendapena eta saneaketa, ermitaren barne apailamendua eta apainduren eta erretabloaren errestauratzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 6.500.000 pta.
1990eko Plana: 3.000.000 pta.


ELGOIBAR

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net