Ekialdetik eta mendebaldetik labarrek babesten dutela eta ifarraldetik eta hegoaldetik berriz, harresiek, Getariako hiribildua XIII mendean sortu zen, hurrengo medeetan Gipuzkoako garrantzitsuenetakoa izatera helduz.
Zeharkako bi kantoi aldapatsuz lau kale paralelotan egituratutako herri honek nozitu dituen lapurreta eta suteek ezin izan dute ezabatu, funtsean behintzat, Erdi Aroko lehen trazadura.
Kale nagusi hauetako bi, Elkano eta Arnao Jeneralarenak dira.
Orain denbora asko ez dela egin diren garbitze eta zolatze lanetan, Elkano kalearen azpian hareharrizko harlanduz eraikitako arku baten hasieraren kondarrak aurkitu dira.
San Roke kalean oraindik osorik dagoen bodega baten egiturarekin duen antzekotasunarengatik, Aranzadi zientzia Elkarteko Arkeologia Saileko kideak honako ondorio honetara iritsi dira: aurkitu diren kondarrak XVI mendearen bukaeraren data daitekeen ganga baten zatiak direla.
1597ko Urtarrilaren 5ean hiribilduak nozitu zuten sute izugarriaren ondoren egin ziren berritze lanekin batera egingo ziren seguraski, kale azpiko moldaketak ere, bodega gisa erabiltzeko asmoarekin. Horretarako bi kale paraleloen artean zegoen desnibeletaz baliatu ziren, honek nivel baxuenetik bodegetara sartzeko aukera ematen bait zuen.
Bodega hauen eraikitzea txakolinaren egitearekin loturik dago, Getarian oso sartua egon den, eta oraindik dirauen ohiturarekin.
Saneamenduko, uraren hornidurako, energia elektrikoaren eta telefonoaren banaketako sare berriak ipintzeko lehenego zoladura altxatu eta ondoren, zirkulazio arrodatuaren kalte posibleei itzuri egitearren hormigoi armatuzko lauza baten gainean tronak ipintzen gauzatu ziren hemengo obrark.
Argiteriaren sarea, hariak airean ipiniz ebatzi zen, lurrean kutxatila gehiegi ez ipintzearren.
Uren isurketako eskema ere aldatu egin zen, bi alboetako ubideak isurbide distantzikideekiko erdiko arekatxo bat bakarrarekin ordezkatuz eta zuzenean gaur egungo kanaltxoari lotuz.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Kontutan edukiz Getariako hirigune zaharra Multzo Historiko-Artistiko bezala katalogatua dagoela, subentzioak kaleen asfaltatuzko ohizko soluzioaren eta proposatutakoaren -hobeto errespetatzen ditu eta multzo horren inguruneko baloreak- artean ematen zen aurrekontu-diferentzia estaltzeko asmoa zuen. Subentzioak barnehartzen zituen Elkano kaleko kontrol arkeologikoekin egindako gastuen ordainketa ere.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1986ko Plana: 5.700.000 pta.