gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 29, ostirala

 

select * from iglesias where id = '314'

SAN LORENTZO

Irudia

Oinplano errektangularreko ermita, gailurrean kanpandorre txikia duen bi isurkiko estaldurakoa. L itxurako arkupeak babesten duen ataburudun atetik sartzen da barrura. Ermitak dituen silarrizko edo silarriskazko hormak arkupe horretatik ikus daitezke, baita bi gezi-leiho handi ere, gaur egun itxiak.
Ermitari buruz ezagutzen den lehen aipamena 1479. urteko dokumentu batekoa da; horretan, Carquizano Jaunak zenbait lagapen egiten dio San Lorenzo edo herriak ezagutzen duenez, "Sallobente" ermitari bere hilburu edo testamentuan.
Nahiz eta, hezetasuna kendu asmoz, helburu nagusia estaldura konpontzea izan, ermita atontzeko lanak ere egin ziren; horien ondorioz zenbait pintura aurkitu ziren barrukaldeko paramentuetan, elkarren gainean zeudela, eta horietako zaharrena XVI. mendekoa dela badirudi.
Pintura horiek zuten garrantzia haintzat hartuta, zaharberritzaile adituek eta Artelekuko zaharberrikuntza tailerreko kideek geruzak altxa zituen, obra bukatu ondoren ostera jartzeko asmoz.
Geruza zaharrean marrazki xakeztatu bat ageri da, gris-beltzean. Hurrengoa kolores gorristako pintura bat da, errenazimendu garaiaren azken aldekoa, hau da 1600. urtearen ingurukoa. Azkenik, geruza berriena kolore okre, gorrista eta urdinetan egina da, apaingarri barrokoak ditu eta XIX. mendekoa da.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura konpontzea eta pintura aurkitu ziren barrukaldeko paramentuetan zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana: 2.750.000 pta.
1993ko Plana: 2.000.000 pta.


ELGOIBAR

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net