Makina erremintaren museo bat sortzeko kudeaketak egiten hainbat urte igaro ondoren, 1997. urtearen bukaeran, Makina Erramintaren Museoaren Fundazio eratu zen.
Azaroaren 3an museoa eraikitzeko lanei hasiera eman zitzaien, eta, bertan, elementu nagusia mende hasierako mekanizazio tailerra izanik, hainbat makina zahar martxan erakusgai daude, aire bidezko transmisio sistema baten bidez, poleak eta uhalak egurrezko zertxetatik zintzilik ageri direla.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Makinak eta museoaren fondoetarako zenbait elementu mekaniko zaharberritzea. Antzinako sutegi bat bere onera ekarri eta martxan jartzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1998ko Plana: 1.000.000 pta.
1999ko Plana: 900.000 ptas.
2001eko Plana: 1.000.000 ptas.
2002ko Plana: 2.500 €
2003ko Plana: 6.000 €
2004ko Plana: 6.000 €
2005eko Plana: 5.000 €
2006ko Plana: 5.000 €
2007ko Plana: 5.000 €
2008ko Plana: 5.000 €
2009ko Plana: 5.000 €
2011ko Plana: 6.000 €