Agustindarren Komentua 1543 urtean fundatu zuten Catalina de Asteasu eta bere bi ahizpek, Barbara eta Mari Juanak. Fundatzaileen habitu hartzeko zeremonia 1549ko Urriaren 25ean ospatu zen.
Komentu-etxearen eraikuntzari buruzko daturik ez da ezagutzen. Litekeena da hasera batean eta garai haietan normala zen bezala, hiru fundatzaileek, familia berekoek, beren lurretan serorategi bat sortzea.
Honela uler daitezke bai agintari zibil eta baita eliz agintariekin izandako auziak, Komunitatea osatzeko beharrezko pausoak behar bezala ez zituztela egin leporatzen bait zieten agintariek. Monjek Aita Agustinoen apaiz zerbitzuak aukeratu zituzten herriko apaizei uko egin ondoren.
Ziurrenera, herrizk anpo sortutako Komentuak herri barruetara eramatearen alde Trentoko Kontzilioak erabaki hartu zuenean, honen ondorioz 1588 urtean pentsatu zen Monastegia Magdalena Basilikara eramatea. Presioak gehitu egin zieran 1604 urtean San Agustin Ordenako Probintzialak Erregearen bitartekotza eskatu zuenean.
Aurrerago, San Bartolome izenez ezagututako lekua egokiagoa iruditu eta, lurrak erosi ziren, Monastegi berriaren traza Miguel de Aramburu anaia praile-maisuari eskatu zitzaiolarik.
Halere, ahalegin guztien gainetik badirudi Komentuak, eraiki zen lekuan, herritik kanpo jarraitzen duela.
Berez, komentua deituaren ezaugarriak, XVI. eta XVII. mendeetan eraikitako edifizio-mota honetan eman ohi direnak berak dira: laztasuna materialetan, garraztasuna itxuran, apaindurarik eza, trinkotasunaren nagusigoa baoaren gain.
Eliza nabe bakarrekoa da burualde zuzenarekin, ilargiskaz hornitutako kanoi-erdiko gangekin estalita.
Bere barneko irudia, ordea, oso bestelakoa da gaur egun, sabai faltsu lau bat ipini bait da ageriko zurezko dornadurarekin, gangatik altzairuzko kableen bidez zintzilikatuta, eta desagertu egin da korua.
Metalezko sareta batek banantzen ditu mojei erreserbatutako zona eta jendeak okupaturikoa.
Harlanduzko murruekin eta kanpotik kontrahormekin eraikitako edifizio honen kanpoaldean, bere fatxda nagusia gailentzen da, non bere traza klasikoko portada destakatzen bait da erdi-puntuko arkuan egindako sarrerarekin.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Elizaren estalkia berritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 1.000.000 pta.
1985eko Plana: 1.000.000 pta.
2002ko Plana: 6.000 €