gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 19, ostirala

 

select * from iglesias where id = '321'

ANDRE MARIAREN ZERURATZEA

Irudia

Kolomateriaz hornituriko eliz eredu honek, "euskal gotiko" edo "gotiko errenazentista" deitu estiloko hiru nabe berdin ditu.
Gurutze gangak. Dorre erantsi eta oinetan zulatu honetatik barne pasabide publiko bat iragaten da.
Egungo eliza, XIV. eta XV. mendeetan dauzkagun berriak baino lehenagoko tenplu baten gainean eraiki zen, seguraski 1512. urtean jasandako sutearen ondorioz.
Lehengo fase batean, 1524 eta 1541 urteen bitarteko aldian, alderik zaharrena eraiki zen, ezaugarri gotikoekin: aldareaurrearen arkua eusten duten bermeak, hiru absideetako zenbait pilastra, aldare nagusitik hurbilen dauden bi koloma handiak, etab.
Bigarren fasean, berez errenazentista dena, eta 1541tik 1571ra arte doana, fuste zilindrikoko barruko kolomak eraiki ziren eta basa zein kapitel klasikoak, alboko kaperak zabaltzen dira eta gangak eraiki. Francisco de Marruquiza eta Domingo de Aranzalde hargin maisuek parte hartu zuten.
Sagrarioa, Ambrosio de Bengoechearen obra, nahiz eta osorik ez, oraindik kontserbatzen dena, 1600 eta 1607 artean egin zen.
Cristobal de Zumarrastik egungo portada eraiki zuen 1625ean; teilatua eraberritu zen, bere isuria areagotuz 1674ean eta 1741ean sakristia berria eraiki zen.
Erretaula nagusia, estilo neoklasikoduna, 1779 eta 1784 artean Francisco de Azurmendik burutua izan zen, Ventura Rodriguezek diseinaturiko traza jarraituz.
Iztukuzko eskulturak Alfonso Bergaz-ek eginak dira. Interesgarriak dira, halaber: Arimen aldarea, Andre Mariaren Koroatzea gai duen erretaula flandestarrarekin; San Migelen aldarea, orain aldare nagusiko antzinako sagrarioa, Anbrosio Bengoetxearena, daukana; eta Andre Maria Sortzez Garbiaren eta San Migelen irudiak.
Kanpandorrea Juan Bautista de Huicik egina izan arren 1825ean, egungo erremate neogotikoa 1897an Ramon Cortazar arkitektoak zuzenduriko obra da.
Azkenez, 1913-1914 biurtean aldarearre, korua, lehiateak, aldareak, etab., ikutu zituzten eraberriketa garrantzitsuak egin zirela esanez bukatuko dugu.
Erretaula nagusia eta Jasokundeko erretaula kultur ondasun kalifikatu izendatuta daude, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko abenduaren 19ko 273/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalduraren egitura piezen finkatzea, sendotzea eta teilatuko emate sistemen erabateko berritzea, dorrea zaharberritzea eta erretaula, organoa eta elementu higigarriak intsektu xilofagoen aurka tratatzea. Barne egokitzapena eta erretauloak zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana: 14.000.000 pta.
1998ko Plana: 6.500.000 pta.
2001eko Plana: 1.400.000 pta.
2009ko Plana: 200.000 €
2010eko Plana: 100.000 €

ERRENTERIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net