gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 24, asteazkena

 

select * from iglesias where id = '42'

ARGINSAINGO SANTA MARINA

Irudia

Santa Marina auzoa ez da gaur oso ezaguna gipuzkoarren artean, baina garai batean oso leku garrantzitsua izan zen, antzina bide nagusi bat bertatik zelako eta Beizama, Errezil, Goiatz, Bidania eta Albizturko erreguteak hango baselizan izaten zirelako.
Santa Marinako elizari buruz agirietan dauden aipamenik zaharrenak 1353koak dira, baina elizaren aurrealdea trantsizioko erromanikokoa da eta, beraz, zaharragoa dela pentsa dezakegu.
Dena dela, antzinako baseliza hura haunditu edo berreraiki egin zen XVI. mendean eta orduan hartu zituen, seguru asko, gaurregungo elitea eta neurria.
Dena dela, antzinako baseliza hura haunditu edo berreraiki egin zen XVI. mendean eta orduan hartu zituen, seguru asko, gaurregungo eitea eta neurria.
1625. urtean argitaratutako "Compendio Historial de la Provincia de Guipúzcoa" obran Lope Martínez de Isastik "Santa Marina de Larrainaga" izenaz aipatzen du baseliza hau eta serorek zaintzen zutela esaten du. XVI. mendearen bigarren zatian baselizako serora izan ziren emakumeen izenak ere badakizkigu: Larrañagako Marina, Pagadiko Maria, Urkasoroko Katalina eta Eraustiko Marina.
1730ean eliza eraberritzeko obrak egin zituzten maisu Alfontso Irarzabalen zuzendaritzapean eta laguntzaile Juan Bautista Aldako eta Juan Munita maisu harginak eta Manuel Abarizketa maisu harotza zituela.
1883an eliza zaharberritzeko obrak egin zituzten, Domingo María Ezeiza obra-maisuak ikuskapena egin eta ganga aurri egoeran zegoela adierazi ondoren.
Dorre berria 1889an eraikia da.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Barruko indusketa arkeologikoa egitea, elizaren estaldurak, paramentu bertikalak eta horizontalak eta erretaulak zaharberritu dira, erlojua konpondu da eta insektu xilofagoen contra tratamendua eman da.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1991-1992ko Plana: 25.400.000 pta.
2006ko Plana: 9.000 €


ALBIZTUR

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net