Hiriko etxea da. Hiru fatxada eta artekorma bat, oinplano errektangularra eta lau isuriko teilatua ditu. Erdi Aroko gunearen ingurutik kanpo dago kokatua. Bere ezaugarri formalak eta eraikuntzakoak kontuan hartuta, kronologikoki XVII. mendean koka daiteke. Elementurik nabarmenetakoa fatxada nagusia da, eta beheko bi solairuak hareharriz landuak dira; hirugarrenak, berriz, beheko bietaatik pixka bat nabarmenduz, egurrezko bilbadura eta adreilu sendoko itxierak ditu. Teilategala oso zabala da eta harburu tailatuak ditu. Eraikina oso aldatuta dago barrutik eta etxebizitza kolektibo gisa erabiltzeko prestatuta.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua eta teilategala konpontzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1998ko Plana: 3.000.000 pta.