Etxe honetan egon zen garai batean Errezilgo udaletxea. Sute baten ondoren aldatu zen Udala gaurko herriko etxera.
Ez dakigu nor izan zen etxearen proiektugilea baina XVIII. mendearen erdialdean eraiki zela bai. Fatxada nagusian duen amarria Ignacio eta Francisco Ibero arkitektoek egin zuten.
Hasieran teilatuaren amaieran hiru angeluko frontoia zuen fatxada nagusian, armarriaren markoa egiten zuena. Sutearen ondoren etxea berregin zutenean teilatua lau isurkikoa egin zuten, frontoirik gabea.
Atzeko fatxada oso liraina duenez eta gainerako hormak -harlanduz egindako fatxada nagusikoa izan ezik- harlangaitzezkoak eta kalitate kaxkarrekoak direnez, beste faktore batzuen eraginaren laguntzaz pitzadurak azaldu ziren eta, etxea sendotzeko, neurriak lehenbailehen hartu ezean, aurri geratzeko arriskua ikusi zen.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Lehenengo fasean egitura finkatzeko helburua hartu zen eta zimentzioaren azpiak berritu ziren. Bigarren fasean etxea herriaren eta gizartearen beharretarako prestatzea erabaki zen.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1991eko Plana: 7.450.000 pta.
1992ko Plana: 9.500.000 pta.
1993ko Plana: 3.500.000 pta.