Oinplano errektangularra eta bi isurkiko teilatua dituen eraikin osagarria da; buruan harbelezko plaka bana dituzten sei pilaretxoren bidez dago altxata lurretik. Fatxadetan zurezko bilbeak ditu manposteriazko horma kareztuez itxita daudela.
Garai hau -bertakoek "granerua" esaten diote-, XIX. mendearen bukaeran aldera eraiki zuten baserriarekin batera, eta, Norteko burdinbidea zela medio bota behar izan zuten lehengo baserria ordezkatzeko.
Bergarako Agarre gariaz gain Gipuzkoan ezagutzen den garai bakarra izateagatik du garrantzia.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura erabat berritzea eta kanpoko itxidurak eta pilareak sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990eko Pana: 750.000 pta.