gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 27, asteazkena

 

select * from iglesias where id = '330'

SAN MARTIN

Irudia

Errezilen 1267. urtean San Martin eliza bat bazela geri da paperetan.
1454. urtean, San Martin de Zallurroa izenez aurkitzen dugu.
Gaur egun ikus dezakegun eliza XVI. mendean egindako berreraikitze eta zabaltze lanen ondorioa da. Lan horietan, Martin de Mendiola, Pedro de Armendia eta Martind e Landerrain hargin maisuek hartu zuten parte.
1572. urtean, San pedroren erretaula errenazentsita egin zen, eta Juan de Brehevillek margotu eta urreztatua izan zen.
XVII. mendean, lehen aipatutako Martin de Landerrainen semea, izen berekoa, azaltzen da, elizako gurutze eta burualdearen lanetan parte hartuz. 1625. urtean, Joanes de Andiazabal eskultore maisuak egindako erretaula nagusiaren trazadura marraztu zeun. 1682. urtean Martin de Zatarain eta Francisco de Barrenechea eskultoreei 150 dukat ordaindu zitzaien, Francisco de Aranburuk urreztatu zituen erretaulako santuen irudiak tailatzeagatik.
Sakristia berria 1725. Urtean dagoeneko eraikita zegoen; Francisco de Aguinagalde harginak parte hartu zuen lanetan, eta Martín de Zalduak ikuskatu zituen.
1725. urteaz geroztik, Errezilen Ignacio de Ibero maisua hainbat lan enginez ageri zaigu: sakristiako kaxoi altzariaren eta aldare nagusiko idulkiaren trazaduraren diseinua, presbiterioan leiho bat irekitzea, 1743ko data daraman larrain berriaren trazadura, eta.
1783. urtean, Errezilgo harginak, Fermín de Arrutik, korura igotzeko harrizko bi eskailerak eraikitzen bukatu zuen, baita barruko kontrahormetan arku bana irekitzen ere.
XVIII. mendearen bukaeran, Juan Ignacio de Texeria zurginak, koruko harlandua egin zuen, eta Ignacio de Plazaola erlojugileak dorrerako erloju berri bat egin zuen.
Duela gutxi, estalkiaren haritzezko egitura erdi eroria zegoela egiaztatu zen, alde batetik egitura horren diseinu hutsuneak direla medio, eta, bestetik, pieza nagusietako batzuen narriadura dela medio, izan ere, 1997. urtean teilatuaren eraisketa partziala gertatu baitzen. Hutsune zehatz hori zuzenduta, elizako estalkiak erabat birgaitzeko proiektu bat ahalik eta azkarren egitea beharrezkotzat jo zen.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiak konpontzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1998ko Plana: 10.000.000 pta.
1999ko Plana: 27.856.498 pta.


ERREZIL

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net