Oinplano errektangularra eta bi isurialdeko estalkia dituen eraikina. Bi solairu. Hormak harlangaitzezkoak eta harlanduxkoak dira, eta kantoietan harlandu kateak dituzte. Fatxada nagusian, sarrerakoa den bi orriko ate arku-zuzen bat, eta harrizko ertzak dituzten leihoak dauzka. Lehen solairuan egurrezko bi balkoi soil eta bi leiho ditu. Horma-pikoa irekita dauka. Alde bateko fatxada batean arku zorrotzeko ate bat dauka, giltzarria lekualdatuta daukana.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1999ko Plana: 3.000.000 pta.