Iraetako nagusiek herrira joaten zirenerako eginarazitako aldaetxea edo jantzietxea dugu hau. Agirietan XVI. menderako aipatua ageri da.
Etxek aldaketa haundiak izan ditu denboran zehar, baina lehengo horma zaharrak ditu eta, hala, arku konopialeko leihoak eta dobelarriz egindako arku baten arrastoak ditu oraindik ere.
Fatxada nagusian duen armarria 1968. urtean jarria da, baina desagertutako Iraeta oinetxe zaharrean zegoena bera da.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua berritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1991eko Plana: 300.000 pta.