Oinplano zirkularreko ermita berri samar bat da. Sarrera puntu erdiko arku batetik du. Goiburuan, kanpai-horma dauka. Pedro Manuel Ugartemendia arkitektoari zor zaio, hau da, handik urte batzuetara Donostiako parte zaharra berreraikiko zuen arkitektoari. Lana gauzatu, Jose Manuel Irulegi maisuak egin zuen, eta 1808an inauguratu eta bedeinkatu zuten.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2004ko martxoaren 2ko 40/2004 Dekretuaren bidez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Erabat birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2003ko Plana: 160.000 €