Oñatiko San Migel kaleko etxebizitza-eraikin baten azpian dago errota hau. Gaur egun antapara, ehotzeko lekua (errotarriak zeuden tokia) eta gurpilen estolda bertan ditu, baina ez dauka presarik eta ura eramateko kanalik. Lan honek interes handia du, etxebizitzen eraikin berri bat egiterakoan errota hau den bezalako kultur ondasun bat gorde delako. Errota honen lehen aipamen idatziak XV. mendekoak dira, nahiz eta geroztik behin baino gehiagotan berritu eta eraldatu izan den, eta guregana zerratoki bihurtuta iritsi den.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Errotaren makineria zaharberritzea eta abiaraztea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2004ko Plana: 36.000 €