gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko maiatzak 8, asteazkena

 

select * from iglesias where id = '338'

SAN BIATOR (OTADUI ETXEA)

Irudia

Neurri handiko oinplano lauangeluarra duen eraikina, alde guztietatik libre dagoena; erdiko patio baten inguruan dago antolaturik; patio horretara bi oineko galeria batek jotzen du; prisma itxurako hareharri landuek eutsitako erdi-puntuko arkuak ditu galeria horrek.
Eskoriatzan jaio eta Perun bizi zen Juan de Mondragon y Acarretazabal jaunak 1578. Urtean egindako hilburuan bere semea Pedro de Mondragon heredero bakar izendatu eta, halaber, ondasunen zati bat Eskoriatzan "ahal izanez gero edo, bestela, Eskoriatzako eskualdean" hospital bat eraikitzea eskatzen zion, horretarako ondasunen zati bat erabili beharko zuelarik.
Obrak 1603. urtean hasi ziren. 1624. urtean, sute handi baten ondorioz errausturik gelditu zen hospitala, hormak besterik ez zelarik zutik gelditu. Juan de Aguiriano hargin maisua buru zela berreraiki egin zuten. 1660erako hospitala martxan zegoen. Gorabehea franko gertau eta gero, San Viator Komunitatearen eskutara pasa zen eta horiek ikastetxe-apaiztegia jarri zuten bertan.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1964ko urtarrilaren 17ko Ebazpenez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura erabat konpontzea, zurezko egitura bere horretan utziz.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990eko Plana: 17.400.000 pta.


ESKORIATZA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net