Oinplanoa karratu du eta teilatua bi isurkikoa. XVI. mendeko jatorrizko baserriaren lau hormak eta zurezko egitura nagusia ia oso-osorik ditu oraindik ere.
Hala, kanpoko aldean garai hartako lekukoak dira arku zorrotzeko eta puntu erdikoko ate dobeladunak, leiho ojibal txikiak, gezileiho txaranbelatuak, etab.
Barruan, berriz, harrigarriak dira lau zutoin haundi bezain sendoak, pieza bakarreko haritz enborrez eginak eta etxea behetik goraino zeharkatzen dutenak. Habe luzeko tolare zahar baten pieza batzuk ere geratzen dira.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua berritzea eta hormak sendotzea, jatorrizko ate-leihoen eitea eta egurrezko barru egitura funtsean gorde zitzan baldintzatuta.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1992ko Plana: 2.000.000 pta.