gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 27, larunbata

 

select * from iglesias where id = '354'

KISKITZAKO ANDRE MARIA

Irudia

Iñaki Linazasorok bere "La otra Guipúzcoa" liburuan, 1622 urtea jotzen du Kizkitzako ermita eraiki zeneko urte bezala, gehituaz fundazio-aktan titulo hau ematen zaiola: "Ermita de la Aparición de la Virgen Milagrosa de Kiskitza y del Glorioso Patriarca San Ignacio"" Loyolako Ignazio Deuna hain zuzen 1622 urtean kanonizatu bait zuten.
Urteek halere kalte handiak sortarazi zituzten ermitan eta azkenik 1959ko Abenduaren 28an sute baten ondorioz erabat kiskaldu zen.
Urte batzuk geroago egin ziren berrikuntza lanen ondorioz tenpluak erabat itxura modernoa du gaur egun.
Kizkitzako Amabirjinari buruzko aho-kontakizunak bitxiak dira. Esaten denez, arrazoi oso desberdinengatik desagertu dira Kizkitzako Amabirjinaren hiru irudi.
Gaur egun gurtzen dena, arraun txalupa batean kokatua, XVII mendeko Errosarioko Amabirjinaren irudia da, dirudienez Itsasoko parrokian zegoen prozesio-irudia izan daitekeelarik.
Irudi honen itsas ezaugarriari dagokionez autore desberdinek uste dute itsaertzeko herrietako arrantzaleak, ermitaren inguruko basoetatik ateratzen zutela beren arraunak egiteko egurra. Honela zabaldu zen Kizkitzako Amabirjinarenganko debozioa, horregatik joaten ziren itsaertzeko herrietatik "bere Amabirjina" gurtzera eta eskaintzak eta zin egitera.
Muino baten ttonttorrean eta zelaiun polit batek inguratzen duela, oinplano angeluzuzen luze batezko landa-eliza hau altxatzen da, harlangaitzezko murruekin jasoa eta bi isurkiko zurezko egitura batekin estalia.
Neurri handitako hiru atetatik sar daiteke barnera; hormak zurituak dauzka eta zurezko sabaia agerikoa du. Presbiterioa, nabearen enparatua baino zerbait altuagoa izaki gorpunt lauangeluar bat bezala azaltzen da kanpora, lau isurkiko estlkiarekin.
Aldare-buruaren atzean, sakristia aurkitzen da nabearen zablera bera okupatuz.
Bi albo-atari daude, erid-puntuko arkuekin, harlangaitzean eraikiak; eta barrundegi lagungarri ireki batzuk zurezko egiturarekin epistola aldean.
Burualdeko fatxadan ezpataina moderno batek errematatzen du estalkia, eta honen azpian arku zorrotzeko hutsune bat irekitzen da, egitura modernokoa hau ere.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia erreteilatzea, fatxadak apailamentzea eta barneko paramentuak pintatzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 250.000 pta.


EZKIO-ITSASO

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net