Atristrain baserria izatez landa-jauregi bikaina da. Oinplano karratua du, hiru solairu ditu eta teilatua lau isurkikoa da. Aurreko aldean arkupea du, puntu erdiko hiru arkuz osatua. Solairu tarteetan hareharri landuko platabandak ditu eta erdi parean armarria. Ezaugarri horiek, zurezkoa duen egitura eta barrualdeko egurrezko pieza batzuk lantzeko era kontuan hartuta, eite barrokokoa eta XVII. mendearen amaiera aldekoa dela esan dezakegu.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia konpontzea, zurezko egitura sendotzea eta ataria zaharberritzea eta balio-berritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1993ko Plana: 1.000.000 pta.
2002ko Plana: 8.000 €