gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2025ko martxoak 12, asteazkena

 

select * from iglesias where id = '364'

ANDRE MARIAREN ZERURATZEA

Irudia

Tenplu hau XIV mendekoa da, garai haietan Ahaide Nagusietako Aguirreren sortetxearen agindupean egon zelarik. Ondorengo mendeetan Gabiriko Kontzeju eta herritarrekin auzi zenbait izan zituen Aguirreren sortetxeak.
Lehen elizaren adierazpenak izan litezke bere pontea, Andra Mari gotikoa eta portada arku zorroztun arkuteria ugariekin.
Halere, egungo eliza, ondorengo mendeetan egin ziren berrikuntza inportanteen ondorioa da.
Berrikuntza lanak XVI mendean hasi zirela uste da, horrela gertatu bait zen Gipuzkoako eliza gehinetan, baina badakigu XVII mendearen azken urteetatik aurrera aldaketa handiak egin zirela elizan.
1712an gangak egiten hasi ziren, presbiteriokoa beranduago egin zen, urte berean koru berria ere egin zen. 1738tik 1743ª bitartean, Ormaiztegiko Miguel de Salazarrek amaitu zituen gangak.
1748. urtean edo, Miguel de Salazar berak eman zuen dorrea eta kanpandorrearen traza. Lan hauetan maisu eta artisau bat baino gehiagok hartu zuen parte, horien artean aipatzekoa da Juan de Irimo Mutiloako errementaria, kanpandorrearen muntaia eta dorre errematatzen duen kurutzea berak egin zituen.
1777ean edo, kanpoko hormak saneatu eta sendotu zituzten.
Hormetako arazoak ez ziren dirudienez erabat konpondu, Joaquin Garinek idatzi eta Madrilen 1871ko Abenduaren 15ean datatu zen Aurreproiektu bat ezagutzen bait dugu. Hau "elizako zutabeak sendotzeko sostengu horma bat" eraikitzeko aurkeztu zen.
Antza denez proiektua ez zen burutu, zutabeetan pilatutako hondarraren ondorioz hormetan zartadurak agertzen ziren oraindik eta horregatik gaur egun zutabeak sendotu eta inguruko lurrak gogortzeko ahaleginetan ari dira.
Saloi-oinplanoko eliza, altura berdineko hiru naberekin, erdikoa alboetakoak baino altuagoa duela, eta abside poligonal bat. Burualdeko murruan ezaugarri erromanikoekiko Ama-Birjina Haurrarekin dagoeneko erliebe bat aurkitzen da harrian tailatua, eta erlaizean xurrutarri-sail bat ageri da.
Nabeak lau atalez osatuak daude, eta beren barenko irozkaiak, ezaugarri barrokoekiko pilare eta pilastra prismatikoak dira.
Erdiko nabearen lehen hiru atalak ganga erztunekin estaltzen dira, eta alboetakoenak, berriz, ilargiskaz hornitutako kanoi-erdiko gangekin.
Laugarren atala, nola erdiko nabearean hala alboetakoena, gurutze-gangekin estaltzen da.
Elizarako sarrera, zurezko egiturarekin estalitako atari itxi batek bebestutako lau arkiboltazko arku zorrotzeko portada batetik egiten da.
Dorrea, oinplano angeluzuzenekoa, ez dago eratxekia, eta bai nabearen perimetro barnean hartua, izkina batean, teilatutik kanpandegi barroko batez gailenduta.
Murruak harlanduzkoak dira, kanpoko kontrahormak burualdearen ondokok aldean bakarrik aurkeztuz.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Lurzoruaren sendatzea absidearen alderdian, lubeta bat eraikitzea eta zimentuak berritzea tenpluaren burualdean, buloien bidez eta estalkia zaharberritzea eta zurezko egitura sendotzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1984ko Plana: 5.000.000 pta.
1998ko Plana: 8.000.000 pta.
1999ko Plana: 28.000.000 pta.


GABIRIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net