XVI. mendeko ohiko baserria da, eta bere eraikuntzan egurra da nagusi, ez hezurdura nagusaren eraketan bakarrik, baizik eta banaketarako erabilitako barruko elementuetan eta fatxadako kanpoko itxieretan ere.Tipologia hori Ezkio-Itsasoko udalerrian eta inguruetako herrietan ere, Gabiria, Ormaiztegi edo Zumarraga kasu, oso zabaldua izan zen.
Uribar baserria, gaur egun bi etxebizitzatan banandua, XVI. mendearen lehenengo erdialdean eraikia izan zen, hurrengo mendean aldakuntza garrantzitsuak izan bazituen ere. Egitura nagusia eskuairalde handiko pieza bakarreko zutabeek eta habeek osatutakoa da, bertan, jatorrizko hainbat eraikuntza elementu edo xehetasun antzematen direlarik, profil lerronahasiko mihiztadurak edo sopanden muturretan tailatutako dekorazio motiboak, besteak beste.
Ganbaran, banaketak holtzen bidez egina daude; holtza horiek goitik behera jarritako matxinbratutako oholek osatutakoak dira, eta euskarritzat duten armazoiari forjako iltzeen bidez lotuak.
Aurreko horman ohiko bilbadurak ageri dira, eta itxiera hastialaren goialdean iltzatutako goitik beherako oholen bidez egina dago.
Irtenbiderik egokiena baserriko teilatu osoa berritzea izan bazatekeen ere, etxebizitzetako baten jabeek bakarrik erakutsi zuten berritze lanei berahala ekiteko interesa.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalduraren erdia konpontzea eta hormak saneatzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1998ko Plana: 1.200.000 pta.
2000ko Plana: 1.500.000 pta.