Baserri interesgarria, oinplano errektangularra eta bi isurialdeko estalkia dituena. Harri-hormak ditu, eta izkinetan eta bao zaharrenen ertzetan, harlanduak. Fatxadak garaiera desberdina dute, etxea terrenoaren maldari egokitua delako. Gauza interesgarrienak barrenean ditu, XVIII. mendeko jatorrizko egurrezko egituraren zati bat egoera onean daukalako.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2003ko Plana: 1.000.000 pta.