gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 26, osteguna

 

select * from iglesias where id = '373'

ANDRE MARIAREN ZERURATZEA

Irudia

Nabe bakarreko tenplua, gurutzeria gangek estaltzen dituzten hiru zatiduna. Planta koadrangularra duen dorre barrokoa oinetan. Zurezko egitura duen alboko arkupea, hortik arkiboltaduna den arku zorrotzeko portada baten bidez sartzen delarik elizara. Silarrizko hormak, kanpokaldeko kontrahormadunak.
1350. urterako Gaztelun eliza bat zela jakin bada ere, eta egun dagoen elizaren azterketetatik XVI. mendean eraikitzen hasi zela atera badaiteke ere, parrokiko kontu-liburuek XVIII. mendetik aurrera ematen dute egin ziren obren berri.
Halere, Juan Bautista Sagues eskultorea 1671 eta 1679 bitartean erretaula nagusia egiten azaltzen denez gero, elizako bertako obrak urte haietan bukatuko zirela ondoriozta dezakegu.
Geroago, 1723.an kanpandorrean egin ziren obrak, Juan Echeverria hargin eta Domingo Ugalde zurginak parte hartuz.
Dorreak edertzeko zegoen joerari jarraituz, 1764.an Francisco de Iberori gomendatu zitzaion kanpandorre berriaren diseinua, hargin talde batek egin eta 1769.an Martin Carrerak gainbegiratu eta tasatu zuena. Badira berriak XIX. mendearen bukaera aldean tximistak jota kaltetua izan zela esaten dutenak, eta hauek esplikatuko lukete gaurregun behatzen dugun kupula edo koroapen elementuak, Iberotarrek diseinaturiko dorre barrokoen ezaugarririk, liraintasun eta ornamentazio aberastasunik ez izatea, alegia.
Liburu parrokialek jasotzen dituzte baita ere Gazteluko elizak jasandako kalteak, XVIII. mendearen bukaeran, Konbentzio Gerratean armada frantsesak egindako erasoa zela eta.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Errestaurazio ekintza bi gunetan oinarritu da nagusiki: arkupean eta estalduran.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1987ko Plana: 11.300.000 pta.


GAZTELU

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net