gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 27, larunbata

 

select * from iglesias where id = '384'

SALBATORE

Irudia

Tenplu honek garrantzi berezia du gure Historian, bertan sinatu zelako 1397ko Uztailaren 6ean Anaitasun hitzarmena hogeita hamar herriren Batzar Nagusian. Doktore Gonzalez Moro Korrejidorearen presidentziapean elkartu ziren, eta hitzarmen horixe izan zen Gipuzkoaren jaiotza politikoa.
Eliza honek kalte handiak nozitu behar izan ditu historian zehar, herriak eraso eta sute handiak izan zituelako. Bestalde, bertako artxibategia ere desagertu zen, beraz gauza zaila gertatzen da eliza honen historia lotzea.
Ez da ezagutzen noiz sortu zen, ezagutzen den gauza bakarra zera da, 1420 urterako amaituta zegoela.
1495 urtean elizak auzi bat izan zuen Zarauzko Juan Lopezekin gargola edo hodi batengatik, Pedro de Legorreta eta Sebastian de Irunaza maisuek parte hartu zutelarik.
Dorrea, 1525 urtean eraikitzen hacia Pedro de Alcegak egindako trazuen arauera eta Domingo de Buztinobiagak landua, 1555 urterarte ez zuten amaitu. Bere goikaldea tximista batek erre zuen 1560 urteko Gabon gauean.
Koruko sileria Andres de Araozek egin zuen 1561 urtean. Barruko portada Domingo de Cardaveraz-en lana da, 1603 eta 1605 artean burut zuelarik. Slbatoren zurezko irudia erlaizaren gainean ezarri zutena, Martin de Basabek tailatu zuen.
Aldamenetako aldareetako erretabloak Asteasuko Domingo de Goroak egin zituen 1617 urtean.
1836ean gertatutako sute batek, zenbait erretablo eta koruko sileria kiskaldu zituen.
Hiru nabedun oinplano irregularreko tenplua. Nabe horietan erdikoa alboetakoak baino zabalagoa eta altuagoa da, ea absidea nabarmenki lauangeluarra du.
Nabeak beren aldetik hiru atalez osatuak daude, gurutze gangez estaliak horiek denak, sinpleak alboetakoak eta izartuak erdiko nabearenak, nukleo zirkular eta kolomatxo eratxekitan irozotzen direla.
Presbiterioa, nabea baino altuago bait dago, harrizko bi albo-eskaileretatik igotzen da.
Barnean, berriz, triforioa nabarmentzen da, trazeria gotikoekin dekoratutako leihateekin.
Estalkiaren egitura, lehen zurezkoa zena, metalezko batez ordezkatu zen duela urte batzuk.
Eta murruak berriz, hareharrizko landuak ditu, eta kanpoko arbotante eta kontrahormekin sendotuak aurkitzen dira.
Arkeolan-ek, Ikasketa eta Ikerketa Historiko-Arkeologiko Zentroak, azken fasean indusketa arkeologiko bat egin zuen, orube hartan bertan antzianko eliza erromaniko bat agerian jarri zuena, hain zuzen ere. Eliza haren ordez, hainbat eta hainbat aldakuntza eta zabalpenen ondoren, XV. mendearen bukaeran, gaur egungo eliza eraiki zen.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Portadaren errestaurazioa, sarrerako eskaileren konponketa eta eliz atariaren lauzadura, kareharriz landuak diren kanpoko eta barruko paramentuak sendotzea, saneatzea, garbitzea eta babesteko tratamendua ematea, dorrearen estalkia zaharberritzea, eta elizako estalkietan hainbat konponketa egitea, inguruetako hirigintzan hainbat hobekuntza eta elizaren barruko egokitzapen lanak eta instalazio eta akaberen hobekuntza lanak.


SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1984ko Plana: 1.500.000 pta.
1985eko Plana: 4.000.000 pta.
1986ko Plana: 500.00 pta.
1992ko Plana: 4.000.000 pta.
1993ko Plana: 30.000.000 pta.
1994ko Plana: 20.000.000 pta.
1995eko Plana: 10.000.000 pta.
1996ko Plana: 45.000.000 pta.
1997ko Plana: 25.000.000 pta.
1998ko Plana: 15.000.000 pta.
1999ko Plana: 16.000.000 pta.

GETARIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net