gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '761'

UNANUE ZAHAR

Neurri handiko eta oinplano errektangeluar samarreko dorretxe zaharra, aterpe gisa egokitua. Bi estai eta ganbaraz osatutako altuera. Isurialde biko teilatua. Harri-hormak ditu, eta kantoiak, markoak eta hormako hainbat zati, berriz, harlanduzkoak. Ekialdeko albo fatxadan, erdi-puntuko arku dobeladunaz egindako sarrera eta harlanduz hartutako leihoak nabarmentzen dira; hauetako bik mentsula molduradunez hornitutako karela dute. Ipar fatxada, berriz, oso itxia da, eta hiru lobuluko leiho txikia du beheko oinean. Lehen oinean, hiru lobuluko arkua duten mainelez hornitutako bi leiho, markoko harlanduek zerrenda jarraitu bat osatzen dutela. Bigarren oinean, kronologiaz geroagokoa baita, harri-horma desberdina da (hormarriak txikiagoak dira, eta hareharrizkoak), eta bao mota ere aldatu egin da (zabalagoak eta leihoburudunak dira). 2003ko sute batek erabat suntsitu zuen zurezko barne egitura.

DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
Murruak tinkatzea eta harrizko elementu bereziak leheneratzea.

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2006ko plana: 18.000 €


DONOSTIA

Situación del pueblo.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net