gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 22, igandea

 

select * from iglesias where id = '4'

SAN JOAN BATAIATZAILEA

Irudia

Oro har, Gipuzkoako Errenazimentuko elizak Erdi Aroko beste txikiago bat handitzeko egindakoak dira, eta gehienek sarrera nagusia bakarrik gorde duteeliza zaharretik. Abaltzisketako honetan, arku zorrotzeko portada dugu, sei arkibolta eta kapitel jarraituarekin, XIII. mendekoa noski.
Eliza egiteko lanen lehenbiziko Kontuen Liburuetan Joanes Legargoiena hargina eta Juan Latiegi harotza aipatzen dira XVII. mendearen hasieran eliza egiten.
1627 aldean Frantzisko Landa hargin maisuak kapera nagusiaren trazadura marraztu zuen, 1639rakko Domingo Ulazia hargiank bukatuko zuena. Hala ere, nabeko lanik gehienak eta harrizko kanpandorrea XVII. mendeko bigarren erdian egin ziren.
Gangak XVIII. mendearen erdialdera Ignazio Karrerak egin zituen, Migel Salezanek marraztutako trazadurari jarraituta. Ataria 1770etik 1773ra bitartean egin zen, baina hurrengo mendean asko eraberritu zuten.
Erretaula nagusiko trazadura Joan Elias Intxaurandiagak eman zuen 1770ean, eta Joakin Antonio Berastegik eta Antonio Arsuagak egin zuten 1772tik 1779ra bitartean. Urreztatu eta pintatzea, berriz, Juan de Gaunaren lana izan zen, 1788an jaso zituen 2.080 erreal kuartoren truke egina.
Alboetako erretaulak 1777an Antonio Arsuagak marraztu zituen "erretaula nagusiarekin ondo etortzeko moduan", eta 1782an bukatu ziren, 12.112 erreal kuarto kostata.
XIX. mendeko paperetan aipatuta dago gangetan kalteak eta ekialdeko horman pitzadurak zeudela eta konponketak egin zirela.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua berritzea zurezko egitura kontserbatuz eta erretaulo nagusian intsektu xilofagoen kontra tratamendu ematea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1998ko Plana: 4.000.000 pta.
1999ko Plana: 13.000.000 pta.
2004ko Plana: 3.400 €


ABALTZISKETA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net