Ermita txiki bat, laukizuzen formako oinplanoa eta abside erdizirkularra, eta bi isurialdeko estalkia dituena. Harlanduzko hormak ditu. Sarrerako atea arku-zuzena da, zurezko barraz egina, aurrealde guztia hartzen duela. Gailur gainean, kanpaia. Barnealdean, horma luzituak eta sabai aizuna. Aldare neoklasiko bat eta Kristo bat lau iltzerekin daude bertan. Zatirik zaharrena danborra du, eta erromanikotzat hartu izan da, nahiz eta hori ez datorren bat ermitaren orientazio geografikoarekin.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Eraikina eta ingurua birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2002ko Plana: 9.700 €