Tamaina ertaineko eraikina da, laukizuzen formako oinplanoarekin; lurretik gora, lau metro inguru arte, harlandua du, eta hortik gora harri-horma zementuz zarpiatua. Hegoaldeko fatxadan hiru horma-bular ditu, harri-hormazkoak eta zementuz zarpiatuak. Kareharri landuz egindako puntu zorrotzeko arku batetik dauka sarrera. Ur bedeinkatu ontzi txiki bat dauka oraindik sarrera ondoan. Kanpandorre txiki geometriko bat dauka gailurrean, kareharri landuzkoa, kanpai bati eta gailurreko gurutzeari eusten.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiak birgaitzea eta hormak sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2000ko Plana: 2.000.000 pta.