gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 26, ostirala

 

select * from iglesias where id = '588'

ANDRE MARIAREN ZERURATZEA

Irudia

Badakigu 1267 urtearen inguruan Soraluzeko herri zaharrean "monastegi" bat zegoela eta bere patronatua Gaztelako Alfontso Jakintsu erregek zeukala, urte horretan, Elgoibarko Olasotarren Etxeko Jaun zen Lopez de Ganboari eman bait zion.
Egungo tenpluaren eraikitze lanak XVI mendean hasiak dira, eta baliteke, gehienetan gerta ohi den bezala, hasierako elizaren kondarren gainean egotea.
Ezaguan da 1532an Martin de Igarza maixuak traza bat burutu zuela eta urte batzu geroago, Pascual de Iturriza, 1538tik 1544era bitartean eliza honetako lanekin erlazionaturik agertzen denak, beste traza bat eman zuela, 1541ean hain zuzen.
Badirudi Kontzejuko partaideen artean eztabaidak izan zirela traza bat aukeratzeko orduan, azkenean ordea, Pascual de Iturrizarena hautatu zen "Gimetria artean maixu" zelako.
Errekurtso ekonomikoak urriak zirela dirudi 1540eko hamarkadako dokumentu batzuren arauera eliztarrek konpromezua hartzen bait dute elizako lanetarako dirua mailegatzeko. Beste dokumentu batzuren bitartez berriz, maiordomoek beren buruak maileguen zenbatekoa ordaintzera behartzen dituzte.
Badirudi elizako patroiarekin ere, Olasotarren Etxeko Jauna eskuarki, arazoak izan zirela, ezagutzen bait da eliza eta Kontzejuaren ahalmen bat 1545ekoa, patroi horren kontra aktuazio judizial bat burutzeko.
Lanak kapera nagusia edo absidetik hasi ziren nabe nagusiarekin jarraituz. Elizak nabe bakarra izan zuen, garai modernoan alboko biak erantsi zitzaizkion arte.
Arkupea oparo tailaturiko bere egurrezko estrukturak duen balioarengatik parerik ez duena, 1666 urtean eraikia izan zen, Antonio de Aziondo Debako arotz-maixuaren trazari jarraituz. Bere piezen taila eta dekorazioa Pedro de Aldazabal, herriko tailistak, burutu zuen, eta badirudi hartutako obligazioak gainditu ere egin zituela. Arkupearen burdinsarea Antonio Fernandez de Betolaza, Elgoibarko forjariak egina da.
Lau ataleko nabe bakar eta abside poligonaleko saloi-oinplanoko eliza, eta honi oraindik berriki albo-nabeak erantsi zaizkio.
Nabe nagusia gurutze-gangarekin estaltzen da, bere kargak ezaugarri gotikoekiko irozkaitan utziz absidearen partean, eta errenazentistetan nabearen gainerakoa.
Murruak harlanduzkoak dira, kontrahormekin kanpotik.
Bere atari bikaian nabaritzen da, zurezko egituran eraikia eta apaindurazko motiboen ugaritasun handiarekin dekoratutako piezekin.
Elizaren ataria kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Eliz estalkiaren zurezko egituraren sendatzea, egoera txarreko piezak eta latak ordezkatuz eta ondorengo erreteilatzea eta euriuren kanalizatzea, dorrea birgaitzea eta alde bateko nabearen estalkiaren zati bat berritzea eta kanpoko hormak iragazgaiztea eta drainatzea. Barrualdea egokitzea. Erretaulu nagusia eta albokoak zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 2.000.000 pta.
1986ko Plana: 9.400.000 pta.
1999ko Plana: 18.000.000 pta.
2000ko Plana: 6.500.000 pta.
2002ko Plana: 96.150 €
2004ko Plana: 85.000 €
2005eko Plana: 75.000 €
2007ko Plana: 400.000 €
2008ko Plana: 148.000 €


SORALUZE

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net