Baserriaz, aintzineko olaren hondarrez eta, presa, ubide eta antepara dituen errota batez osaturiko multzoa.
Oinplano errektangular eta bi isurkiko estaldura dituen baserria, bi oin eta estaliki azpiko ganbara. Duen zurezko egitura azpimarratzekoa da, ondo dauden eskuairalde handiko piezak eta fatxadan agerian diren bilbeak bait ditu. Bi bizatzatan banaturik dago gaur egun.
Baserri hau eta ondoko ola baziren, zegoeneko, XVI. menderako. Lopez de Isastik 1625ean idatzitako "Compendio Historial de Guipúzcoa" izeneko liburuan aipatzen dira.
Joaquin de Lardizabal olaren jabea izan zen XVII. mendean. Mende horretan Aiako Agorregi olan egin ziren lan handiak ere jaun horrek eraginak izan ziren.
Lardizabal familia 1948. urte arte izan da baserriaren jabea, oraingo jabeei urte horretantxe saldu bait zien.
Errotako fatxadan "1825" dioen inskripzioa dago; hori izan liteke, izan ere, oraingo errota hori egin zen urtea.
Errota honek lehen olan gelditzen zen ura baliatzen zuen. 1983. urte arte egon zen martxan.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Presa berregitea eta ubidea garbitzea, errota berriz martxan jarri ahal izateko.
Baserriko teilatuan konponketak egin dira.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana: 300.000 pta.
1990eko Plana: 400.000 pta.
2002ko Plana: 6.300 €