Baseliza txiki bat da, oinplano errektangularrekoa. Bi isurkiko teilatua du eta teilategala jabaloiez eutsita dauka. Hormak harlangaitzezkoak ditu eta ertzak harri landuz eginak dira. Sarrerako atean dintel adu. Kanpandorrea oso xehea da, burnizkoa.
Barruan jatorrizko erretaula barrokoa du, eta dagoen Santokristoa XV eta XVI. mendeartekoa da.
Tradizioak dioenez, Iñigo Loiolakoa zauritua zekartenean, baseliza baino lehenago han zegoen guruztokian atseden hartu zuten. Gero, XVII. mendearen amaieran santu egin zutenean, baseliza eraiki zuten hantxe, Iñigo bertan izan zen oroigarri moduna.
Dirudienez, hormaren bat fresko-pinturaz apainduta zuen, baina orain dela urte batzuk egindako konponketa lanetan zuritu egin omen zituzten.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua berritzea eta Kristoren irudia errestauratzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1993ko Plana: 1.000.000 pta.
2001eko Plana: 400.000 pta.