Eraikina bi etxebizitzatan banatua dago. Hiru solairu eta ganbara ditu. Harriz eta harlanduxkoz egina da, harlanduzko izkinak dituela. Hegoaldeko fatxadan bi bao berdin ditu, harlanduzko arku errebajatuak dituztenak. Iparraldera jotzen duen fatxadan, berriz, puntu erdiko arku dobeladun dotorea dauka. Ekialdeko etxebizitzan dagoen tximinia ere interesgarria da. Eraikina bi etxebizitzatan banatu aurretik, hortxe zegoen jatorrizko sukaldea.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2001eko Pana: 2.100.000 pta.