Oinplano errektangularreko kapera eta aurrealdeko portiko batez osatua dago, oso-osorik lau isurkiko teilatu batez estalia.
Kaperak duen interes handieneko elementua burdina forjatuzko sare bat da, arku forma duen hutsune zabal bat ixten duena, hain zuzen ere, aretoaren barrualdea ikustea ahalbidetuz. Fatxada nagusi honetako hormatal itsuak hareharriz landuak dira. Estalkia burdinazko kanpandorre batez errematatuta dago. Atariari eusten dioten bi zutoinak, gaur egun hormigoi armatuzkoak, jatorriz hareharrizkoak ziren.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1995eko Plana: 700.000 pta.