Eraikin honetan batez ere ataria nabarmentzen da. Oinplano angeluzuzena du, zur eta beirazko ate batez bi zatitan banatua. Lehen zatian alboetako panelak eta sabaia nabarmentzen dira, material desberdinez eraikita baitaude. Oro har, apaindura klasikoa da, nagusia zen eklektizismoaren ildoen barnean kokatua, batez ere moldurak eta beste motibo batzuk dituen sabaian ikusten den bezala. Bigarren zatiak lehenaren bide beretik egiten du, baina neurri txikiagoez. Kariatide gisako bi emakume-irudiek ematen dute atentzioa. Goiko atean armarria, eta barnealdean beiratea.
DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
Fatxada nagusia zaharberritzea.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2006ko plana: 8.000 €