gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2025ko maiatzak 11, igandea

 

select * from iglesias where id = '426'

SAN GABRIEL Y SANTA GEMA

Irudia

Eliza honi buruzko datu berri gutxi gehitu genezake oraindik aspaldi ere ez dela eraiki baitzen.
XIX mendearen bigarren zatian Gipuzkoan hedatzen hasi zen industrializatze prozesuaren ondorioz, eta zehazki Iparraldeko Ferrokarrila eraikitzearen ondorioz, Irungo San Migel auzoa, tren geltokitik gertu zegoelako, handitzen hasi zen.
Hainbeste handitu zen auzoa, non Aita Pasionistek San Migel auzo horretan eliza bat eraikitzeko erabakia hartu zuten.
Lehen harria ezartzeko zeremonia, 1923ko Ekainaren 29an ospatu zen, bedeinkapena Coriako gotzaia zen Pedro Segura Jaunak eman ziolarik.
Proiektua Jose Gurruchaga Jaun eliz-arkitektoak idatzi zuen; eraikuntza lanak bere zuzendaritzapean egin ziren eta 1926ko udarako lanak amituta zueden; tenplu berria 1926ko Abuztuaren 7an ireki zen agintari zibil eta eliz agintari inportante bertan aurkitzen zirelarik.
Datu bitxi modura esango dugu eliza honen obrak 400.000 pezeta pasatxo kosta ziren.
Oinplano zentraleko eliza, itxura zirkularreko nabearekin, linternan erremataturiko kukpula esferiko batek estalita.
Hormigoi armatuan eginda dago eta kupularen abieraren pean kokatzen diren beirate-sail altu baten bidez egiten da argia. Argikuntza, gainera, goiko linternako tamaina txikiagoko beirateetatik etortzen den argiarekin osatzen da.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Goiko linternako beirate eta leihateen konpontzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1986ko plana: 500.000 pta.


IRUN

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net