Dorretxe eta baserri elkarri atxikiek osatzen duten multzoa, etxebizitzak egiteko oso aldatua. Dorrearen eraikina txikia da eta oinplanoz laukizuzen ia karratua; hiru solairu eta lau isurialdeko estalkia ditu. Hormak harrizkoak dira, entokatuak eta zurituak, eta hareharrizko harlanduak ditu kantoietan eta bao bat edo besteren ertzetan. Fatxadetan baoak modu irregularrean antolatuta ageri dira, eta bao batzuk berriak dira.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2001eko Plana: 700.000 pta.