gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 22, igandea

 

select * from iglesias where id = '498'

ANDRE MARIAREN ZERURATZEA

Irudia

Mutrikuko hiribildua Gaztelako Alfonso VIII errege emaniko "Carta Puebla" delakoaren bitartez sortua izan zen.
Hasierako eliza, beste makina bat bezala XVI mendean berritua izan bazen ere, 1790ean erortzeko zorian zegoenez kontzejuak zaharra bota eta haren lekuan parrokia berria eraikitzea erabaki zuen. Lanak iraun zuen bitartean Agustindarren komentuko kaperan ospatu ziren elizkizunak.
Trafalgarko batailan hil zen Cosme Damian de Churruca (1761-1805), Armadako Brigadier sonatua alkate zegoela hasi ziren parroki eliza berriaren lanak.
Silvestre Perez arkiteko ospetsuak 1798an eginiko proiektua, 1799ko Urtarrilaren 6an San Fernando Arte Ederretako Akademia onartua izan zen. Planoak gaur arte gorde dira.
Udaletxea eta parroki kalbidoaren artean lekuaren aukerak sortu zituen eztabaidek atzeratu zuten 1803ko Abuztuaren 25 arte lanen hasera.
Hasiera batean Manuel Vicente de Laca arkitekotak zuzendu zituen lanak, geroago Mariano Jose de Laskurain arkitektoaren eskutara pasa zirelarik.
Gerrak eta diru eskasiak sortutako gorabehera batzuren ondoren 1843ko Abenduaren 8an ospatu zen lehenengo meza, lanak artean bukatzeko bazeuden ere.
Aurrerago burut ziren egin gabe geratu ziren zenbait lan, arkupea, kanpoaldeko mailadia, korua eta kapera bat bezala.
1863an bi pulpituak, bi ur bedeinkatu ontziak eta aldare nagusiko erretabloa eta irudiak egiteko zeuden.
Oinplano angeluzuzen eta abside erdizirkularreko tenplua, barnean oinplano zentraleko barrudnegi batean eradatzen dela, lau koloma doriko handi auktzen direlako, hauetatik ganga esferiko bati eusten dioten erdi-puntuko arku toralak irtenez.
Ganga hau, kanpo aldetik, oinplano poligonaleko linterna handi batean errematatzen da.
Bere fatxada nagusian eliz atari klasikoa nabaritzen da, harroinik gabeko sei koloma dorikok sostengatua, eta bertara eskalinata zentral batetik iristen dela.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkien zaharberritze orokorra, sabaiaren eta arkupeko estalduraren zaharberritzea, barneko paramentuen egokitzea eta xilofagoen kontra izurri-hilkaria ematea eta gangetan habe batzuk sendotzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 1.000.000 pta.
1988ko Plana: 4.000.000 pta.
1992ko Plana: 4.000.000 pta.
1993ko Plana: 32.000.000 pta.
1994ko Plana: 19.000.000 pta.


MUTRIKU

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net