Hiru ataleko nabe bakarreko eliza bazen ere, gero bi alboko kapera eta absidea erantsi zizkioten, gurutze latindarreko oinplanoa sortuz. Nabearen hiru ataletan gurutzadura gangak, kanoi-ganga presbiterioaren gainean eta esfera-laurdenekoa absidean. Kanpoaldean estriboak dituzten manposteriazko hormak. Albo batean erdi-puntuko portada. Dorre barrokoa alboko kapera bati atxekita.
1350. urtean bazen eliza bat Itsasondon. XVI. mendean eraberritu eta handitu egin zuten; hala ere, Eraikuntza Liburuetatik dakizkigun lehen berriak XVII. mendearen hasierakoak diren.
Francisco de Landa maisuak elizako portada nagusia egin zuen 1602an.
"Gangen gaineko hormatala" artean eginkizun zegoen, 1630ean.
Mende horren bukaera aldean, 1695ean hain zuzen, teilatuak eta gangak hondatzeko zorian zeuden; hori zela eta, zenbait harginek azterketa eta peritatzea egin ondoren, Esteban de Abaria harginak egin zuen, azkenez, egin behar ziren lanen diseinua. Francisco de Etxanizek egin zuen hargin-lana eta Juan de Latereguik zur-lana.
Lan horiek "arkitrabea, frisoa, erlaitza eta teilatuak" egitea izan ziren.
Aipatutako Esteban de Abariak kanpandorrea diseinatu zuen 1697an eta berak egin zuen XVIII. mendearen hasieran.
Eliza horren azkeneko handitzea XVIII. mendearen erdialdean egin zen, alboko kaperak luzatuz. Hargin batzuek hartu zuten parte obra horietan eta 1775. urtean burua eman zieten. Francisco de Iberok urte hartantxe egin zuen obren tasazioa, 105.076 bellozko errealetan baloratuz.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Ordizialdean 1990eko bota zuen egundoko harrijasa latzaren ondorioz teilatu gehienak txikituta gelditu ziren. Teilatu osoa berregin behar izan da eta kanpain-dorrea, ataria eta sakristiako teilatua zaharberritzea. Erretaulu nagusia zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990eko Plana: 3.400.000 pta.
2001eko Plana: 1.500.000 pta.
2011ko Plana: 119.171,62 €